24 ordutan film labur bat grabatu beharko dute talde parte hartzaileek.
Abenduaren 12tik 15era Amorebieta-Etxanon egingo da Kine Rally film laburren lehiaketa azkarraren bosgarren edizioa.
Kine Zineklubak lehiaketa hau antolatu du eta helburua 24 ordutan film labur bat grabatzea da. Azken egunean Zornotza Aretoan egingo den ekitaldia nabarmendu dute antolatzaileek, “herritar guztientzat egingo den gala” izango da. Bertan, lehiaketan parte hartu duten filmak ikusi ahal izango dira eta parte-hartzaileen artean 750 euro banatuko dira.
Lehiaketa beraz, ostegunean abiatuko da eta egun horretan bertan, parte hartzen duten taldeei dossier bat emango zaie lehiaketaren oinarriekin eta gaiari buruzko pista batekin. Ostiralean, Zelaieta Zentroko auditorioan, ekitaldi txiki bat antolatuko da eta bertan, grabatzen hasteko gaia nagusia jasoko dute parte hartzaileek. Taldeek ostirala bera eta larunbat osoa izango dute pentsatu, gidoia sortu, filmatu eta beraien lanak editatzeko. Larunbat gauean, lanak 20:00-21:00 inguruan bilduko dira.
Igandean berriz, epaimahaia goizean goiz bilduko da aurkeztutako materialaren inguruan erabaki bat hartzeko eta eguerdian, Kine Rally gala egingo da Zornotza Aretoan. Doakoa izango da eta publiko guztientzat.
Azken lau urte hauetan 40 talde inguru aurkeztu dira, 15 eta 50 urte bitarteko jendea erakarriz, bai zornotzarrak eta baita inguruko herrietakoak ere. Antolakuntzak euskaraz egindako lanak aurkeztea kontuan hartuko da. Bstalde, berdintasuna, LGTBIQ+ kolektiboa, kultur aniztasuna eta elkartasunarekin lotutako gaiak lantzea bereziki kontuan hartuko da.
Antolatzaileen arabera, kalitateaz gain, garrantzitsuena da jendeak eskura dituen bitartekoekin ikus-entzunezkoetara hurbiltzea. “Zinema gustatzen zaien lagunekin elkartu eta buruan ditugun istorioak partekatzeko unea da” azaldu du Maite Romero Kine Zine Klubeko kideak.
Jada, zabalik dago izena emateko epea. Posta elektronikoz egin daiteke ondoko helbidera idatzita: kinezinekluba@gmail.com
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian