Hainbat emakume artistaren lanak ikusgai egongo dira erakusketa honetan. Otsailaren 21era arte bisitatu ahal izango da Bilboko Bizkaia Aretoan, 8:00etatik 20:00etara.
EHUkultura Bizkaiak Artxiboak, beharrezko erregistroak erakusketa antolatu du urtarrilaren 14tik otsailaren 21era Bilboko Bizkaia Aretoan.
Erakusketa honetan, hainbat emakume artistaren lanak daude ikusgai eta guztiek egiten dute hausnarketa inguruan dugunari buruz, askotariko esparruetatik eta beti ere begirada feminista batetik: ekologia, arkitektura, memoria, egunerokotasunaren aldarrikapena, emakumeek landa-eremuan pairatzen duten ikusezintasuna… “Gure asmoa ez da artisten lanak linealki, kronologikoki erakustea, baizik eta proiektu artistikoak denbora neurtzeko beste modu eta harreman batzuen arabera antolatu”, azaldu dute antolatzaileek.
Erakusketak bihar, hilak 14, irekiko ditu ateak Axular eta Etxepare aretoetan. Urtarrilaren 23an berriz, bisita gidatua egingo dute.
Otsailaren 5ean eta 6an artista eta bere obraren arteko topaketak egingo dituzte arratsaldeko 18:30ean. Otsailaren 19an amaitzeko, tailerra egingo dute 18:30ean Oteiza aretoan.
Hauek dira artistak: Ajuar, Garazi Ansa, Cristina Arrazola-Oñate, Rosalia Banet, Angela Bonadies, Caterina Borelli, Lara Dopazo, Juana García Pozuelo, Leire Goikoetxea, Miriam Isasi, Mercedes Jaen, Ana Penyas, Saray Perez eta Maria Ptqk.
Artxiboak, beharrezko erregistroak erakusketa otsailaren 21era arte bisitatu ahal izango da Bilboko Bizkaia Aretoan, 8:00etatik 20:00etara.
Egitarau osoa ikusteko hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian