Saio guztiak Emanaldi aretoan izango dira. Aurkezpena 18:00etan eta proiekzioak berriz, 18:30ean.
Artium Museoak Hasieratik. Zinema feministaren istorioak zikloa antolatu du. Hala, martxoaren 7tik, larunbata, aurrera hilean behin saio bat eskainiko dute emakumeak eta diskurtso feministak hizkuntza zinematografikoaren garapenaren une garrantzitsuenen parte direla erakusteko asmoz.
Zikloak orotara zazpi saio izango ditu, martxotik ekainera, eta, urrian, azaroan eta abenduan.
Lehen saioa Lur Olaizola zinemagile eta Tabakalerako Ikus-entzunezkoen koordinatzaileak aurkeztuko du. Emanaldia zinemagintzan aitzindari izan ziren zuzendariei eskainia egongo da, hasieratik zinemagintzaren hizkuntza eraikitzen lagundu zutenei: Alice Guy, Germaine Dulac eta Maya Deren-i.
Alice Guy (Saint Mandé, 1873 – Wayne, 1968) zinemaren historiako lehen film narratiboaren, La Fée aux Choux (1896), egiletzat jotzen da, Lumière anaiek film baten lehen proiekzioa egin eta urtebetera. Guy, ia genero guztietako 600 film baino gehiagoren egilea izan zen, zazpigarren artean maila profesionalean aritutako lehen pertsona izan zen eta efektu bereziak erabiltzen aitzindaria. Artiumek Alice Guyren bi film labur proiektatuko ditu lehen saio honetan: Les résultats du feminisme (1906), eta Madame a des envies (1906).
Germaine Dulac (Amiens, 1982 – Paris, 1942), berriz, zinema zuzendaria, ekoizlea eta teorialaria izan zen. Bere lehen pelikulak 1915ekoak dira eta hainbat film komertzialen ondoren abangoardiako lurralde esperimentaletan sartu zen. Zikloaren barruan haren film feminista esplizituentzat jotzen dena proiektatuko da, La souriante Madame Beudet (1923).
Azkenik, Maya Deren (Kiev, 1917 – New York, 1961) XX. mendeko zinema esperimentalean eragin handiena izan zuen zinemagileetako bat izan zen. Guggenheim beka jaso zuen lehen emakumea izan zen 1946an. Haren bigarren filma proiektatuko da At Land (1946), film labur mutu surrealista.
Hurrengo saioen informazioa ikusteko hemen.
Saio guztiak Emanaldi aretoan izango dira. Aurkezpena 18:00etan eta proiekzioak 18:30ean. Sarrera 2 euroan eskuratu ahal izango da eta ziklo osorako txartela 10 euroan.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian