Beka 23.000 eurokoa izango da, eta 23. Korrika kulturaleko egitarauaren barruan aurkeztuko da, 2022k azarotik 2023ko apirilera, hain zuzen.
AEK-k, Korrika kulturalaren bidez, lan bat sarituko du bi urterik behin; euskal sortzaile ororentzat izango da, diziplina anitz edo bakarra barnebil dezake, eta lanaren emanaldiek agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izan beharko dute.
Azaldu dutenez, beka berri honen xedea euskal kulturaren baitako sormen-lanak bultzatzea da, eta, “23. Korrikatik aurrera, Korrika kulturaleko ekitaldi nagusia taxutzea”. Beka 23.000 eurokoa izango da, eta 23. Korrika kulturaleko egitarauaren barruan aurkeztuko da, 2022k azarotik 2023ko apirilera, hain zuzen.
Korrika Sormen Bekaren lehenengo edizioa uda ostean hasiko da, urrian. 2021eko urtarrilera bitartean, sortzaileek eta artistek proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte. Disziplinak uztartzen dituen ikuskizunak zein disziplina bakarrekoak onartuko dira, baina agertoki edo plaza baten emateko modukoak izango dira derrigorrez. Euskal sortzaile guztiek hartu ahal izango dute parte, gehienez proiektu bina bidalita.
“Urrats hau eginda, hemendik bi ediziotara begira jarriko gara: batetik, kultur sorkuntzari beste bultzada bat emateko; bestetik, Korrikako kultur eskaintza guztiz berritzeko”. Hori dela eta, tartean izango den edizioa, 22. Korrika, 2020ko azaroan aurkeztuko dutenez, kultur eskaintza beste era batean osatuko dutela iragarri du Aek-k, “elkarlana bultzatuz, Euskal Herrian abian izango diren sorkuntza-lanak Korrikan ere sustatuz eta leku gehiagora eramanez”.
Bekarako hautagaitza aurkezteko oinarriak hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian