Zerga laguntzak, sektoreko enpresentzako kreditu lerroak, liburu-bonu bat sortzea eta Eusko Jaurlaritzak irakurketa sustatzeko kanpaina bat egitea eskatu dute.
Liburuaren sektorea da gure herriko lehen industria kulturala, gehienbat enpresa txikietan oinarrituta egituratutako industria bat.
Euskal Editoreen Elkarteak ohar baten bidez azaldu duenez, 2008ko krisialdian, inpaktu negatibo handi bat izan zuen liburuaren sektoreak; fakturazioa % 35 inguru jaitsi zen, eta ez da suspertu. Argitaletxeen kasuan, konkretuki, % 27koa izan zen salmenten beherakada. Eta euskal argitaletxeek bi hizkuntza ofizialetan argitaratzen dute, eta horietako bat, euskara, erabateko desabantailan dago, “gutxiengoan, eta, horregatik, jarraikortasun- eta garapen-egoera larrian”.
Elkartearen arabera, COVID 19k aurten sortu duen krisiak eta ondoren sorturiko alarma-egoerak galera gehiago ekarriko diote liburuaren balio-kate osoari: egileei, inprentei, argitaletxeei, banatzaileei eta liburu-dendei. “Lehen kalkulu bat eginda, ikusten da % 25koa izan dela berez depreziatua zegoen azken urteko salmenten gaineko murrizketa. EAEn 32 milioi euro ingururi buruz ari gara, eta konfinamenduaren luzapenarekin 50 milioi baino gehiagora ere irits daiteke kopuru hori”.
Elkartea EAEko ordezkari politikoengana jo du hainbat neurri aplikatu eta modu koordenatuan ezar daitezen eskatzeko. Hala nola zerga laguntzak, sektoreko enpresentzako kreditu lerroak, liburu-bonu bat sortzea eta Eusko Jaurlaritzak irakurketa sustatzeko kanpaina bat egitea. “Liburuen mailegu solidarioko programaren erosketak ikastetxeen inguruko liburu-denden bitartez egin daitezela eskatzen ari gara, eta sor dadila liburu-bonu bat, Eusko Jaurlaritzak badu-eta dagoeneko aurreko krisiaren esperientzia”.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian