(Bideoa: Hamaika Telebista)
Hitzen ahairea (Susa ) izenpean dator Gotzon Barandiaranek ondu duen azken liburua. Bertan kantagintzaren inguruko gogoetak bildu ditu, baina ez edonolako kantu mota aintzat hartuta.
Idazleek idatzitako letrekin sortutako kantuak, literaturak eta musikak eskuz esku sortutako piezak, horiek soilik dira Larrabetzuko idazleak lan honetan aintzat hartu dituenak.
“Zein harreman du kantatzen dugunak gure izaerarekin? Zenbateko eragina du entzuten dugunak gure diskurtsoan? Zeintzuk dira gure erreferenteak? Zergatik irauten dute kantu batzuek gure gogoan betiko iltzaturik? Gure euskaltasunean zenbat zor diogu literaturaren eta musikaren lankidetzatik sortutako kantagintzari? Zergatik ez dugu kantatu emakumeek idatzitakorik? Inork kantatu ote dio bere hizkuntzari euskaldunok baino gehiago? Eta bihar, zeri kantatuko diogu?” Galdera guzti horiei erantzuteko asmoz harilkatutako gogoetek hasi eta buka zeharkatzen dute liburu hau. Iraganetik gaur egunera, iraganetik etorkizunera begiratuta, garapen bat iradokiz, aldaketen gakoei buruzko hausnarketak mahaigaineratuz.
Esteka honetan irakurri daiteke liburu osoa, eta bertan aipatzen diren kantuekin osatutako soinu-banda hemen dago entzungai.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian
-
‘Saharari Kantari 2026’ kontzertua antolatu dute otsailaren 28rako, Bilboko Euskalduna jauregian
-
Pablo Sarasate konpositorearen ondare diren lau kutxa berreskuratu dituzte