Lanak maiatzaren 18ra arte aurkeztu ahal izango dira.
ARTgia Sorgune aretoak eta Unesco Etxeak #ResiliART deialdi artistikoa abiatu dute, Garapen Jasangarriko helburuak oinarri hartuta. Egitasmoak sortze-lana eta artisten lana orokorrean, sustatzea eta zabaltzea ditu helburu. Erakusketa eta hedapena birtualak izango dira eta Unescok apirilaren 15ean kaleratu zuen munduko ResiliART mugimenduaren barruan du hastapena. “ResiliART artea eta sortzaileentzako bultzada bat da, Covid-19 pandemiari erantzuteko, eta ahalik eta ikusgarritasun handiena eman nahi die sortzaileek, artistek eta sormen-profesionalek krisi-une honetan aurre egin behar dieten eta gainditzen dituzten erronkei”, azaldu du Bego Guzman, Unesco Etxeko arduradunak.
Egoera honen aurrean eta euskal kultur ekosistema osoaren bidegurutze zaila ikusita, bi erakundeek ikuspegi eta begirada berriak proposatu nahi dituzte, “arteari, sorkuntza garaikideari eta artisten begiradari balioa emateko garaia da”, adierazi dute. “Eraiki nahi dugun mundua irudikatzea” dute helburu. “Pandemian esperimentatu, bizi eta pairatu ondoren, zer etorkizun imajinatzen dugu? Zer rol izango du hemendik aurrera ingurune digitalak kulturaren sektorean? Kultura-bizitzan sartzeko eta parte hartzeko kultura-eskubideak bermatu ahal izango ditugu? Eta artisten eta sortzaileen interesak babestea? Arriskuan al dago kultura-aniztasuna?”, galdera horiei guztiei erantzun nahi diete deialdi honen bidez.
Artelanak hilaren 18ra arte aurkeztu ahal izango dira. Deialdi honetan Euskadi – Akitania Euroeskualdean bizi diren pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute, adin mugarik gabe.
Informazio guztia hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian