Allande Oihenart zuberotarraren olerkiak; Zutzaz bertzerik, Aspaldian nabila… zein euskal kantutegiko alea; Galerianoaren kantua, Argizagiak eta Toberak, besteak beste, bildu dituzte a capella grabatu duten lan berri honetan. Guztira hamaika piezaz osatuta dator disko berria.
Behi Bideko Andere Xuriak (BBAX) taldeak Isturitzeko harpeetan grabatu du bere hirugarren diskoa, t’mAmAztAng”t izenpean. Mirentxu Agerre, Marie Hirigoien Bidart, Pantxix Bidart eta Paxkal Indo taldekideek Allande Oihenart zuberotarraren olerkiak, Zutzaz bertzerik, Aspaldian nabila… zein euskal kantutegiko aleak, Galerianoaren kantua, Argizagiak eta Toberak, besteak beste, bildu dituzte a capella grabatu duten lan berri honetan. Guztira hamaika piezaz osatuta dator disko berria.
Belarri diskoetxearen arabera, Euskal Herriko, Okzitaniako zein Korsikako polifonien eraginez osatuak dira abestiak, “harmonia eta disonantzia helburu, mundu eder bezain ero honen ispilu”. Aurrerapen gisa, “Mendiak bethe belarrez” abestiaren bideoklipa zabaldu dute.
Taldea hirukote formatuan abiatu zen 2014an Aguerre, Hirigoyen eta Bidartekin. Lapurtarren lehen diskoa, Gure etxen badira, forma horretan grabatu zuten, hainbat kontzertu eskaini ondoren. Lan hori Hirigoyenen euskal kantagintzari buruzko tesiaren ondorioa izan zen. Handik eta gutxira, Indo sartu zen taldean kantari eta perkusio jole gisa.
2017ko martxoan, Baionako Zizpa Gaztetxeak karta xuri bat proposatu zion Bidarti, nahi zituen pertsonak gomitatu eta kontzertu berezi bat eskaintzeko helburuarekin. Horrela sortu zen Distortsioen munduan proiektua. Laukote izatetik, hamarkote izatera igaro zen taldea eta Euskal Herriko hainbat txokotan kontzertuak emateaz gain, 2018an disko bat argitaratu zuten.
Orain, hasierako formatura itzulita, BBAX taldeak aurtengo udazkenean aurkeztuko du lan berria zuzenean, laukote lapurtarrak herriz herri eta etxez etxe ibiliko da, “formatu akustiko ezin xumeagoan bere polifonia errepertorioa aurkezteko… ahots hutsez”.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian