2.000 euroko bi proiektu sari eta doktorego aurreko ikerketa kontratu bat dituzte esleitzeko. Parte hartu nahi dutenek ekainaren 26ra arte aurkeztu ahal izango dituzte euren proposamenak. Pello Mari Otaño beka deialdia ere irekita dago oraindik.
Mintzola Ahozko Lantegiak EHUko Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanea, edozein jakintza alorretatik abiatuta, antzerkia, bertsolaritza, kantagintza, kontalaritza edo ahozko kultur sorkuntzaren baten ikerketa egiteko aukera eskaintzen du aurten ere: “bi deialdi jarri berri ditugu martxan”. Deialdiak euskarazko ahozko kultur sorkuntzari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzeko xedea dute.
Batetik, 2.000 euroko bi proiektu sari eskainiko dituzte: lanak urtebeteko epean egin beharko dira. Bestetik, Euskal Herriko Unibertsitatean gauzatuko den doktorego aurreko ikerketa kontratua eskuratzeko deialdia ere egin dute; kasu honetan, EHUko Euskara eta Ikerketa errektoreordetzek ere babestu dute deialdia.
Deialdi batean zein bestean parte hartu nahi dutenek ekainaren 26a baino lehen bidali beharko dituzte ikerketa proposamenak, eta ebazpena uztailaren 20rako jakinaraziko da.
Pello Mari Otaño beka
Bestalde, ekainaren 19ra bitarte aurkeztu ahal izango dira proposamenak Pello Mari Otaño bekarako: Aiztondoko ahozkotasuna eta ahozko kultur sorkuntza ikertzeko helburua duten proiektuak hartuko dira aintzat, eta hautatuak 3.000 euroko diru-laguntza jasoko du lana garatzeko.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian