Musikenek Intermezzo enpresarekin elkarlanean musikan eta eszenatokian abeslarientzat profesionalizazioa eskaintzen duen graduondokoa eskainiko du Donostian. Ikastaroa urritik maiatza bitartean eskainiko da.
Musikenek eta Intermezzok bat egin dute graduondoko berritzaile hau eskaintzeko, euren zaletasuna lanbide bihurtu nahi duten koru abeslariei zuzendua. Formakuntza urritik aurrera eskainiko da eta abeslari profesional bati eskatzen zaion prestakuntzan sakontzea du helburu. Ostiral eta larunbatetan egingo diren hamalau saio bikoitzetan, ahots-teknika espezifikoa landuko da, bai eta abesbatzen errepertorioa interpretatzearekin eta eszenaratzearekin lotutako alderdi guztiak ere.
Intermezzok bestalde, hainbat lan-proposamen eskainiko ditu parte hartzen duen ekoizpenetan aritzeko. Enpresak hamabost urte baino gehiagoko ibilbidea du eta hainbat abesbatza kudeatu eta opera denboraldi eta jaialdietan parte hartzen du.
Matrikula zabalik dago musika goi-mailako titulazioa (edo baliokidea) duten guztientzat. Ikastaroari buruzko informazio guztia eta programa hemen ikus daitezke.
Euskal Musika tradizionalean graduondokoa
Musikenek askotariko ikastaroak eskaintzen ditu, joan den urtean euskal musika tradizionalaren ikastaroa jarri zuen martxan eta aurten ere eskainiko duela jakinarazi du. Hala, ikastaro honek euskal musika herrikoiaren errepertoriotik abiatuta instrumentu jotzaile, konpositore, zuzendari eta irakasle diren musika-profesionalei ezagutza zabaltzeko aukera emango die.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian