Erakusketa uztailaren 8ra arte bisitatu ahal izango da.
Bizkaiko Foru Aldundiak bertako museoak ezagutzeko erakusketa antolatu du Bizkaiko museoekin batera. “Erakusketa hau herritarrentzat gonbidapen bat da museoen aniztasuna ezagutu dezaten eta bisitatzera animatu daitezen”. Erakusketa Bilboko Uribitarteko pasealekuan egongo da ikusgai uztailaren 8ra arte.
Bilboko erakusketa honetarako hainbat panel handi prestatu dituzte, museo bakoitzak aukeratutako pieza batekin. Hala, herrialdeko 32 museoen aberastasuna herritarrei hurbildu nahi zaie, eta, aldi berean, jendea animatu museoek jagoten dituzten altxorrak toki hauetan bisitatzera: Abanto-Zierbena, Bakio, Balmaseda, Berango, Bermeo, Bilbo, Dima, Durango, Galdames, Gernika, Getxo, Karrantza, Mañaria, Muskiz, Orozko, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sopuerta eta Ziortza-Bolibar.
Museoek ekainaren lehen hamabostaldian irekiko dizkiete ateak berriro bisitariei, eta Aldundiak bultzada bat eman nahi die, handienak zein txikienak ikusgai eginez.
Hona hemen Bizkaiko Museoen Pasealekuan ikusgai egongo diren piezetako batzuk: Antzasti Euskaldunon Etxea, XX. mende hasierako gazazko soinekoa; Bizkaia-Arkeologi Museoa, Berreagako hilarria; Loizaga Dorrea, Allen Runabout auto motorduna; Balmasedako Historiaren Museoa, Balmasedako hiribilduko errege-pribilegio guztien kopia-liburua; Euskal Herria Museoa, Aretx Malatua (Mamerto Segui); Orozko Museoa, Bizimodu tradizionala eta Simon Bolivar Museoa, Simon Bolivarren bustoa, besteak beste.
Pieza bakoitzari buruzko informazio guztia hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian