Martin Abarrategi, Andere Arriolabengoa, Iñaki Viñaspre eta Felipe Zelaieta bertsolariak arituko dira kantuan, gai jartzaile lanetan Oier Azkarraga izango da eta epailea berriz, entzulea.
Ostiralean, hilak 19, Izarrako herriko plazan, Oholtzapetik egitasmoa abiatuko da arratsaldeko 20:00etan. Bertan, Martin Abarrategi, Andere Arriolabengoa, Iñaki Viñaspre eta Felipe Zelaieta bertsolariak arituko dira kantuan, gai jartzaile lanetan Oier Azkarraga izango da eta epailea berriz, entzulea.
Arabako Bertsozale Elkartearen arabera, hamasei bertsolari parte hartzen ari dira Oholtzapetik egitasmoan, lau saiotan banatuta. “Bertaratzen diren entzuleek erabakitzen dute laukote bakoitzetik zein bertsolari pasako den Araiako azken saioan kantatzera”.
Finalean ez da epailetzarik egongo, ez da irabazlerik izendatuko.
Arabako Bertsozale Elkarteak eta tokian tokiko Udalek entzuleen osasun eta segurtasuna bermatuko dituen neurriak hartuko dituztela iragarri dute. Hala, saioaren eremura aurretiaz etortzeko eskatuko zaie bertsozaleei. “Derrigorrezkoa izango da maskara jarrita izatea eremuan sartu eta irteteko. Saioak irauten duen bitartean, jarlekuetan maskara gabe egon liteke. Eserlekuak banakakoak izango dira eta 2 metroko distantziarekin, hauek saio aurretik eta ostean garbitu eta desinfektatuko dira”. Arabako Bertsozalek bertaratutako zaleei antolatzaileen argibideei kasu egitea eskatu die.
Aurreko saioen berri hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian