Aro beilegia “liburu freskoa eta indartsua” dela adierazi du epaimahaiak: “kritika zuzena egiten dio gaur egungo gizarteari, sistema ekonomikoari, teknologiaren mendetasunari, geure berekoitasunari…”
Lizar Begoña idazlearen Aro beilegia lanak irabazi du idazle gazteei zuzendutako Donostia Kultura III. Poesia Lehiaketa.
Begoñaren lehen poema-liburua dugu Aro beilegia. Sopelan jaioa 1996an, Arte Ederren ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) eta urtebete igaro zuen Italiako Ravennako Akademian. Artean graduatua, urte honetan Artean eta Sorkuntzan Masterra burutzen ari da, eta BilboArten ari da lanean urtebeteko bekarekin.
Aro beilegia “liburu freskoa eta indartsua” dela adierazi du epaimahaiak. “Kritika zuzena egiten dio gaur egungo gizarteari, sistema ekonomikoari, teknologiaren mendetasunari, geure berekoitasunari… Eta hori guztia poetikotasunari uko egin gabe, hizkera liriko ilun berezi batez. Gordina eta zuzena da askotan, baina badaki samurra izaten ere. Hotz utziko ez zaituen ahots gazte berri bat”.
Donostiako poesia lehiaketa hau poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada emateko bokazioarekin sortu zuten Balea Zuria argitaletxeak eta Donostia Kulturak. Duela bi urte Esti Martinez Diaz de Ceriok irabazi zuen lehiaketa Azalberritze bat lanarekin. Iaz, berriz, Gorka Salcesek eskuratu zuen saria Iraganaren izterrak obrarekin, eta finalista izandako Elena Olavek Zeldak poema-liburua kaleratu zuen geroago.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian