Zirkuitua uztailetik urrira arte luzatuko da, eta 17 konpainiak parte hartuko dute; haietatik 7 arabarrak dira.
Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko enklabeko Kaleko Arteen Zirkuitua martxan da jada. Denetara 22 emanaldi izango dira Arabako 21 herritan, eta 17 konpainiak parte hartuko dute, horietatik zazpi arabarrak dira.
Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak eta David Blanco Dramagia konpainiako zein Artekaleko kideak aurkeztu dute, prentsaurreko batean.
Zirkuituak lehen emanaldiak taularatu ditu jada. Hurrengoa, Burgun taularatuko du Intujai antzerki taldearen Aire Hemendik lanaren eskutik eta uztailaren 17an, eta azkena Murgian izango da, urriaren 18an Tio Teronen Semeak taldearen FreshCool ikuskizunarekin. Zirkuitua Arabako Aldundiak, Artekalek eta udal bakoitzak antolatzen dute elkarlanean.
Egitaraua
| KONPAINIAK | LANA | HERRIA | DATA | ORDUA | LEKUA |
| Gag street boys | Yes, we art!! | Izarra | 2020/07/03 | 20:00 | Pilotalekuaren plaza |
| NAI | Bola Va! | Eskuernaga | 2020/07/04 | 18:00 | Pilotaleku |
| Tío Teronen semeak | Festamentua | Aramaio | 2020/07/06 | 20:30 | Pilotaleku |
| NAI | Bola Va! | Bergonda | 2020/07/11 | 19:00 | Eliza ondoko landa |
| NAI | Bola Va! | Okina | 2020/07/12 | 19:00 | Herriko plaza |
| Intujai Teatro | Aire Hemendik | Burgelu | 2020/07/17 | 20:00 | Landederra kiroldegia |
| XABI LARREA | UP! | Alegria-Dulantzi | 2020/07/17 | 12:00 | Igerilekuetako karpa |
| Molto Vivace | Rock and Brass | Iekora | 2020/07/17 | 19:00 | Erretiratuen etxeko plaza |
| Trapu Zaharra | Turistreando | Ondategi | 2020/07/19 | 13:00 | Bengolarra parkea |
| Trotamundos | Historias de un Baúl | Langraiz Oka | 2020/07/19 | 19:00 | Langraiz Okako plaza |
| Trakamatraka | Matraka ma non tropo | Bastida | 2020/07/24 | 20:30 | Maisu-maiestren plaza / pilotalekua (euria eginez gero) |
| Nogusano | Dr Bubble eta McFly | Ribabellosa | 2020/07/25 | 20:00 | San Martin plaza |
| El mono habitado | Primatium | Biasteri | 2020/07/26 | 13:00 | plaza nagusia |
| XILIPURDI | Pepa ta kutxo | Ondategi | 2020/08/01 | 13:00 | Bengolarra parkea |
| Deabru Beltza | SU a FEU | Amurrio | 2020/08/15 | 22:00 | Ibiltaria: Juan de Urrutia parkeraino |
| Ortzi | Ilusión / Ilusioa | Bilar | 2020/08/17 | 19:00 | Santa Maria plaza |
| Trakamatraka | Matraka ma non tropo | Lapuebla de labarka | 2020/08/22 | 20:00 | El Plano plaza |
| Zanguango | Al otro lado | Santikurutxe Kampezu | 2020/08/28 | 20:00 | Herriko Plaza |
| Ameztu | Organik | Kripan | 2020/09/06 | 17:00 | Barbacana plaza / kiroldegia (euria eginez gero) |
| Dramagia | La familia Torombole | Leza | 2020/09/19 | 19:00 | Kirol pista |
| Ameztu | Organik | Zuhatzu Kuartango | 2020/10/10 | 19:30 | Bainuetxeko antzokia |
| Tío Teronen semeak | Fresh cool | Murgia | 2020/10/18 | 19:30 | Palatu kiroldegia/ Plaza |
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian