2020ko abenduaren 4ra arte egongo da sormen lanak aurkezteko epea zabalik.
Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean, euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko, 2021ko (H)ilbeltza beka jarri dute martxan.
Antolatzaileek azaldu dutenez, deialdi honetara sormenezko narratiba lanak (eleberri edo ipuin-bildumak) aurkeztu beharko dira eta horien kalitatea, aberastasuna eta genero beltzekoak izatea baloratuko dira. Lanak “jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beren zatiren bat edota osotasuna inon argitaratu gabea dutenak, sarituak izan ez direnak eta bertze inondik moldatuak ez direnak” izan beharko direla nabarmendu dute.
Laginak 2020ko abenduaren 4a baino lehen aurkeztu beharko dira Baztango Udaleko erregistroan. Epaimahaiak jasotako proiektu guztiak aztertuko ditu, eta haien arteko bat izendatuko du irabazle 2021eko urtarrilaren 18a baino lehen. Aurkeztutako lanek behar adinako kalitaterik ez dutela iritziz gero, epaimahaikideek beka eman gabe utz dezakete.
Epaimahaiko kideak hauek izango dira: Baztango Udalaren ordezkari Joseba Otondo, Txalaparta argitaletxearen ordezkari Garazi Arrula eta (H)ilbeltza elkartearen ordezkari Miren Gorrotxategi.
Lagin irabazleari 3.000 euro emango zaizkio hasiera batean eta lana amaitzerakoan beste 3.000. 2021ean argitaratuko du lana Txalaparta argitaletxeak.
(H)Ilbeltza elkarteak sustaturiko eta Baztango Udalak eta Txalaparta argitaletxeak babesturiko beka honek urte batean sorkuntza eta hurrengoan itzulpengintza saritzen ditu.
Oinarriak, hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian