Iruñeko Bittori Elizalde bertsolaria izan da txapeldunordea.
Nafarroako Bertsozale Elkarteak azaldu duenez, edukiera mugatuan eta osasun prebentziorako neurri guztiak beteta jokatu da Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren 34.edizioa. Zazpi izan dira bertsolari parte hartzaileak: Ainhoa Arrizabalaga (Iruñea), Amaia Lasheras (Barañain), Beñat Astiz (Barañain), Bittori Elizalde (Iruñea), Eki Mateorena (Leitza), Ekhiñe Zapiain (Bera) eta Etxahun Azkarraga (Etxalar). Maider Ansak izan du saioa aurkeztu eta gaiak jartzeko ardura. Izaro Mitxelena, Joseba Beltza eta Nerea Bruño, berriz, epaile lanetan aritu dira.
Hala, gai orokorra, lau oinak, azken puntua eta hitz bana eman ostean, bertso bana kantatu dute. Azkenean, Bittori Elizalde eta Ekhiñe Zapiain pasatu dira bigarren fasera. Honetan, zortziko handian ofizioan aritu dira bi bertsolariak. Ostean, kartzelako ariketan, puntu banari erantzun diote, eta gaia emanda, bakarkan aritu dira azkenik, bertso bana kantatuta.
Azkenean, Zapiainek bildu du puntu gehien, eta horrenbestez, bera da Nafarroako Eskolarteko txapelduna. Berak eta txapeldunordeak, Elizaldek, ordezkatuko dute Nafarroa Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan.
Bertsolari beratarrak Julio Soto Nafarroako txapeldunaren eskutik jaso du txapela. Beste sari bat ere izan da Nafarroako Eskolarteko Txapelketan, bertso onenarena. Honetan ere, Zapiainek berak irabazi du saria, zortziko handiko ofizioko bigarren bertsoagatik. Alaitz Rekondo Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakariak eman dio sari hori.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian