Ibon Aranberriren lekukoa hartu eta urtebetez egindako lanaren emaitza da erakusketa, 2021eko urtarrilaren 10era arte bisitatu ahal izango da.
San Telmo Museoak Erlea Maneros (Bilbo, 1977) artistaren Norusta erakusketa aurkeztu du, 2020ko urriaren 31tik 2021eko urtarrilaren 10era bitartean ikusgai izango dena, Museo Bikoitza programaren barruan.
Museo Bikoitza, Asier Mendizabal artistaren proposamena, 2018an jarri zen abian. San Telmon egiten diren esku- hartze programa bat da, urteko aldizkakotasunarekin eta gonbidatutako artista baten eskutik. Bildumaren eta kontakizun museografikoaren hainbat berrirakurketa ahalbidetzea da helburua.
Lan horren emaitza urtebetez egongo da erakusketa-programaren barruan, eta azkenik museoaren arte-bildumari gehituko zaio, egungo une bakoitza San Telmoko bildumaren ondarera eta kontakizunera gehitzeko premia adieraziz, premia hori ordezkatu gabe, betiere.
Erlea Maneros da edizio honetan parte hartu duen artista, Ibon Aranberriren ondoren. Artista honen kasuan Norusta izango da egindako lanaren emaitza aurkezteko lehen atala, urtarriletik aurrera museoko erakusketa iraunkorrean jarraipena izango duena, bigarren atal batean.
Erakusketa honen bitartez, artistak ondoan jartze bat proposatzen du, bere paisaia biografikoaren eta museoko testuinguruaren artean; horrela, espazio-denbora harreman deszentratu bat markatzen du, proiektuak hartzen duen prestakuntza-epean zehar egin duen ibilbide pertsonaletik sortuta.
Pandemiak eragin dituen eta lan prozesuari gaineratu zaizkion baldintza ezohikoek bultzatuta, artistak zabaldu egin du gonbidapen honetan ezarritako esparrua, zenbait teknika are biziago erabiliz. Bide horretatik, museoko artxiboen inguruan hasitako ariketa lerratzen joan da, errealaren esparrura, momentuak berak sorrarazitako egoera mental eta fisikoari erantzunez.
Eta emaitza oszilazio dialektiko batean mugitzen da, bi objekturen eta horiek San Telmo Museoarekin duten harremanaren artean. Alde batetik, museoaren bildumako objektu bat dugu, erakusketan esangura berri bat hartzen duena; bestetik, museotik kanpo aurkitutako objektu bat, artistak dohaintza baten bitartez bilduman sartu duena.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian