Eñaut Elorrieta, Erramun Martikorena, Zetak, Skabidean, Anita Parker eta Brigade Loco talde eta bakarlariak igoko dira oholtzara eta Xabier Silveirak, Spray-k eta Erlantzek ere parte hartuko dute aurtengo edizioan. Sarrerak salgai daude jada.
Covid-19ari aurre egiteko hartutako segurtasun eta osasun neurriek baldintzatuta, sarean egingo dute Zama Doinuz Arindu elkartasun jaialdiaren seigarren edizioa. Etxarriko Sarek eta senide eta lagunek urtero antolatzen dute jaialdia Etxarri Aranazen, “bizi dugun egoera nahiz eta oso zaila den, aurrera egin nahi dugu Zama ekimenarekin. Aurrera egin beharra daukagu aurten okerrera egin baitu preso eta senideen egoerak. Zama arintzeko beharra handia da”, adierazi dute antolatzaileek sare sozialen bidez.
Jaialdia urtarrilaren 17an izango da eta sarean jarraitu ahal izango da. Oraingoan ere “lehen mailako musikariak” igoko dira oholtzara: Eñaut Elorrieta, Erramun Martikorena, Zetak, Skabidean, Anita Parker, Brigade Loco, Xabier Silveira eta Spray eta Erlantz.
Helburua, euskal presoei aplikatzen zaien salbuespenezko legedia salatu eta, hortaz, ematen diren hainbat eskubide urraketen zama arintzea izango da; eta aldi berean urtetan luzatu den gatazkaren konponbidean urratsak ematearen aldeko mezua zabaltzea.
Sarrerak salgai
Jaialdirako sarrerak salgai daude jada 10 euroan www.etxarriaranatz.eus webgunean edota Etxarri Aranazko Xapatero eta Leku Ona tabernetan. Sarrera eskuratzen dutenek urtarrilaren 17an bertan jasoko dute jaialdia ikusteko lotura.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian