Hurrengo asteetan crowfunding kanpainak prestatu eta otsailean zehar abian jarriko dira. 40 egun izango dituzte beren proiektuarekiko atxikimenduak lortzeko.
Maider Lasa (Loa, loa laguna) eta Eñaut Zubizarreta (Poliedroa Vol.1) bakarka; eta Ane Nafarrete, Jone Arriola, Uxue Botas , Itziar Otxoa, Aitor Goenaga, Mirena Nafarrate, Maialen Sorzabalbere, Maider Lazcano, Ainara Arriola eta Biarritz Fernandezek osatutako taldea (Larrugorritan) dira Batera: kultur proiektuak elkarrekin deialdiko diru-laguntza jasotzeko aukeratuak izan diren gazteak.
Aukeraketa egiteko epaimahaia Gasteizko Udaleko Gazteria, Euskara eta Kultura zerbitzuetako teknikari banak eta Oihaneder Euskararen Etxeko zein Gauekoak programako arduradun banak osatu dute.
Aurkeztutako lan guztien artean epaimahaiak hiru proiektu hauek aukeratu ditu beren orijinaltasuna, euskarazko sorkuntzari egiten dioten ekarpena eta euskal jendartean sor dezakeen interesagatik.
Aukeratutako proiektuak garatu ahal izateko hiru irabazleek Oihaneder-Gauekoak-en, Laboral Kutxaren eta Vital Fundazioaren laguntza jasoko dute. Izan ere, crowfunding-a antolatzeko aholkularitza jasoko dute, baita kanpaina abiatzeko 2000 € ere bakoitzak.
Bederatzi proiektu aurkeztu dira aurtengo deialdira, antolatzaileen arabera, “bederatziak oso orijinalak eta ezberdinak”: disko bat argitaratu, lehiaketa bat prestatu, Gazte txoko euskalduna sortu, Streaming plataforma bat martxan jarri, antzezlan bat prestatu, liburu baten itzulpena egin… eta denen artean aukeratuak izan diren: musikaren inguruko disko-liburu bat prestatu eta argiratu (Poliedroa vol.1), gazteen inguruko serie baten lehen kapitulua grabatu (Larrugorritan) eta sexu lo-kanta disko bat sortu eta grabatu (Loa, Loa laguna).
Arabatik bertatik lau jaso dira eta Arabatik kanpo bost. Beraz, deialdian iragarri bezala Gasteizko proiektu onenari, Loa, loa laguna, Oihaneder-Gaukeoak antolatzaile bikoteak emango dio laguntza, Arabako proiektuari, Larrugorritan, Vital Fundazioak eta Euskal Herrikoari, Poliedroa vol.1, Laboral Kutxak.
Hurrengo asteetan crowfunding kanpainak prestatu eta otsailean zehar abian jarriko dira. Irabazleek 40 egun izango dituzte beren proiektuarekiko atxikimenduak lortzeko.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian