TopArabak euskarazko kultura sormena sustatzea, berrikuntza suspertzea eta sortzaileen artean sareak sortzea ditu helburu.
Aurten lehenengo aldiz Oihaneder Euskararen Etxeak TopAraba egitasmoa jarriko du martxan. Kultura diziplina ezberdinetako sortzaile arabarrei zuzendutako proposamena da eta euskarazko kultura sormena sustatzea, berrikuntza suspertzea eta sortzaileen artean sareak sortzea ditu helburu.
Egitasmoak otsailaren 27an egingo den topaketan izango du abiapuntua. Goizeko saioan, diziplinarteko sormen prozesuetan esperientzia duten Euskal Herriko hiru pertsona erreferentek parte hartuko dute: Harkaitz Canok, Amançay Gaztañagak eta Xabier Gantzarainek. Parte hartzaileek profesional hauen ikuspegia eta esperientzia gertutik ezagutzeko aukera izango dute. Helburua diziplina ezberdinak uztartzen dituzten sormen prozesuen osagaiez jabetzea izango da. Goizeko saioa irekia da, eta kulturan interesa daukan edozeinek har dezake parte.
Arratsaldeko saioak laborategi formatua izango du. Kultur sortzaileen txanda izango da: diziplinarteko proiektu bat sortzeko ideia landu beharko dute taldeka. Honetaz gain, sortzaileen arteko saretzea lortu nahi da saio honetan. Saioa Teklak enpresak dinamizatuko du.
Momentu honetan, otsailaren 27an egingo den topaketan izena emateko epea ireki da, eta ezinbestekoa izango da topaketarako beren-beregi sortu den inprimakia betetzea bertan parte hartu ahal izateko. Egitasmoa bere osotasunean kultura sortzaileei zuzenduta badago ere, goizeko jardunaldia irekia izango da, eta interesa duen edozeinek parte har dezake.
Arratsaldeko laborategian, berriz, 18 urtetik gorako eta Araban erroldatutako kultur sortzaileak bakarrik eman ahal izango dute izena.
Ikusi oinarriak, hemen.

You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian