Alderdi epikoa baztertu eta sentimenduetan barneratu dira Angel Rekalde eta Ainara Azpiazu liburua sortzeko.
Angel Rekalde (Tolosa, 1957) idazleak eta Ainara Azpiazu Axpi ilustratzaileak (Hernani, 1980) elkarlanean ondu dute Foixeko Katalina (Nabarralde) izeneko komikia. Kontakizunak Joseba Asiron historialariak kontatutako erreginaren pasadizo “ezezagun” bat kontatzen du. Erregina jendartean ezagutaraztea da argitaratutako komikiaren helburua eta horretarako gertaera familiar bat hartu dute abiapuntu gisa.
“Munduan Medicitarrak agertzen ziren bitartean Nafarroan Errenazimentuak emakume-aurpegia zuen. Gure historiako garai ezezaguna da, kontzientziaz ezkutatua”, dio sinopsiak.
Europako inperio handiak, espainiarra eta frantsesa, “gerra, anbizio eta basakeria artean sortzen ziren. Gaztela eta Aragoi Nafarroaren konkista prestatzen ari ziren. Gure lurraldean, Katalina erreginak herriaren bizi-baldintzak aldatzen zituen”.
“Erresuma baketu zuen, hainbat hamarkadatan banderizoen, agramonteen eta beaumontesen arteko borrokak jasan ondoren, eta bakeak aukera eman zion herrien merkatuak, ekonomia, administrazioa, diplomazia onbideratzeko. Kultura bultzatu zuen, inprenta jarri zuen…
Erreformaren emaitzak Nafarroa Beherean ikusi ziren, 1512ko Gaztelako inbasioaren ondorengo mendean, Europako herrialde aberats eta aurreratuenetako batean, garai hartako artisten mirespena piztu zuena. Baina Katalinak Nafarroarekiko leialtasuna minez eta samintasunez ordaindu zuen. Erbestean hil zen, Gaztelako armadak okupatutako euskal erreinuan”.
Nabarraldek landu duen laugarren komikia da Foixeko Katalina eta adierazi dutenez, bazkideen artean banatuko dute. Interesa duenak, hala ere, Fundazioaren webgunean eskuratu ahal izango du, eta baita zenbait liburu-dendatan ere.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian