Ekimenak ordubeteko iraupena izango du eta gehienez lau jokalarik parte hartu ahal izango dute. Otsailaren 8ra arte egongo da izena emateko epea zabalik. Euskal Alien Nazioa Euskararen Etxean dagoen Euskararen Interpretazio Zentroa sustatzeko ekimenen artean kokatzen da.
Bilboko Euskararen Etxeko Euskararen Interpretazio Zentroan, Euskal Alien Nazioa ihes-gela sortu dute esperientzia berriak bilatzen dituztenentzat. Izenak berak dion bezala, jolasaren muina espazio jakin batetik ihes egiteko modua aurkitzea da. Talde lanean oinarritzen den jolasa da, jokalariek euskarari lotutako zientzia fikziozko misterioa askatu beharko dute aretotik atera ahal izateko.
Antolatzaileek azaldu dutenez, “2155. urtean gaude. Estralurtarrak Euskal Herrira iritsi berri dira euskararekiko mirespenak itsututa. Beraien espazio-ontzia Euskal Herriko txoko guztietatik ikus daiteke. Beraien helburua argia da: euskara hartu eta beraien bizilekura eraman…”.
Ekimenak ordubeteko iraupena izango du eta gehienez lau jokalarik parte hartu ahal izango dute. Otsailaren 8ra arte egongo da izena emateko epea zabalik.
Euskararen Interpretazio Zentroaren egitasmoa
Euskal Alien Nazioa Euskararen Etxean dagoen euskararen Interpretazio Zentroa sustatzeko ekimenen artean kokatzen da. Interpretazio Zentroan astelehenetik larunbatera bisitatu daitekeen euskarari buruzko erakusketa iraunkorra dago, baina aurten, bestelako ekimenak abiatuko dira; tartean, gaur bertan hasiko den ihes-gela. Aurrerago bestelako ekimenen berri emango dituztela iragarri dute.
Ekimenari buruzko informazio guztia hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian