Emanaldi guztiak martxoko ostegun arratsaldeetan izango dira, 19:00etan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegian. “Lau proposamen izango dira eta hauetan “musikaz, narrazioaz eta zinemaz gozatu ahal izango da”.
Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean zubiak eraikitzea, mugak ezabatzea eta Iparraldeko kultura bizia hegoaldean ezagutzera ematea dira Iparraldea Bertan jardunaldien helburu nagusiak. “Muga fisikorik ez izan arren, muga psikologikoek iparraldearen eta hegoaldearen artean jarraitzen dute. Ondorioz, jendearekiko hartu-emanak eta kultura eragileekiko esperientzia artistikoak ezinbestekoak dira hedapen horretarako”, adierazi du Euskal Kultur Erakundeak, bera da hain zuzen ere, Koldo Mitxelena Kulturunearekin elkarlanean, jardunaldi hauek urtero antolatzen dituena.
Erakundeek aurreratu dutenez, emanaldi guztiak martxoko ostegun arratsaldeetan izango dira, 19:00etan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegian, “lau proposamen izango dira eta hauetan “musikaz, narrazioaz eta zinemaz gozatu ahal izango da”, azaldu dute.
Lehenengo egunean, martxoak 4, Kattalin Indaburu, Maider Cigarroa eta Philippe Albor hirukotearen kontzertua izango da, hilaren 11n, berriz, Hala izan ala ez izan ikuskizuna ikusteko aukera egongo da Eleka konpainiaren eskutik, hilaren 18an, Eleketa programaren aurkezpena eta Libertatea film laburraren proiekzioa izango dira, eta, aurtengo egitarauarekin amaitzeko, martxoaren 25an, Lauburu taldeak kontzertua eskainiko du.
Emanaldi guztiak sarean jarraitu ahal izango dira zuzenean hemen klikatuz. Koldo Mitxelenara joan nahi duenak, berriz, aurretik izena eman beharko du 943 11 28 93 (08: 30etik 14:30era) telefonora deituta edo programazioa@gipuzkoa.eus helbidera idatzita.
Egitarau osoa ikusteko, hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian