Martxoaren 31ra arte egongo da izena emateko epea zabalik. Gasteizko Principal Antzokiak, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak eta Bilboko Arriaga Antzokiak Antzerkigintza Berriak programa jarri dute martxan seigarren urtez. Egitasmoak antzerkigile berriei eta beste arlo artistiko batzuetako (literatura, zinema…) sortzaileen lana sustatzea du xede.
Donostia 2016 kultur hiriburutzaren barruan sortutako egitasmoa da Antzerkigintza Berriak, eta sortzaile eta antzerkigileen sare bat sortzea du helburu, ohiko bakarkako lana eta horren ohikoa ez den talde-lana uztartuz, antzerkigintzako materialak sortzeko harrobi bat eratzeko eta, horrela, antzerki konpainientzako eta sormen eszenikoarentzako erreferente bat eraikitzeko. Era berean, ekimen honek antzerki testu berrien sormena sustatu nahi du; testua partitura entregagaitzat ulertua, zuzendari batek eszenara dezakeena. Argi gera bedi berri hitzak ez duela zertan esan nahi berritzailea edo abangoardiakoa”, adierazi dute antolatzaileek.
Hautatutako pertsonek, gehienez zortzi, lau hilabetetan zehar, antzezlan bat prestatu beharko dute arte eszenikoetako profesionalen gidaritzapean. Laborategi horiek 2021eko maiatza eta urria bitartean egingo dira. Datak eta lekuak behar adinako aurrerapenez jakinaraziko dituzte. Laborategiak egin ondoren, sortutako antzezlanetatik gehienez hiru eszenaratuko dira, parte hartuko duten antzokiekin koprodukzioan. Horretarako, Gasteizko Principal Antzokiak, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak eta Bilboko Arriaga Antzokiak leku, azpiegitura, langile eta material teknikoaren erabilera utziko diete produkzio horiei. Era berean, antzoki bakoitzak hautatutako obrak erakusteko konpromisoa hartuko du. Hala ere, antolakuntzak nabarmendu duenez, “antzezlana ekoizteko hautatzeak ez du esan nahi egileak nahitaez zuzenduko duela eszenaratzea; parte hartzen duten antzokien esku geratuko da erabaki hori”.
Hauek dira aurreko edizioetan hautatutako proiektuak:
Olatz Gorrotxategiren Coordenadas; Mikel Gurrearen Soka; Oier Guillanen Miss Karaoke; Kepa Errastiren Erlauntza; Tamara Gutierrezen Galerna; Maria Goirizelaiaren El patio de mi casa; Galder Sacanellen La celda sin noche; eta Paco Gomezen Solo Críos, Críos solos.
Deialdian parte hartzeko oinarriak, hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian