Gelditu Da Denbora izeneko diskoa plazaratuko du talde bizkaitarrak datorren martxoaren 17an. Taldekideek azaldu dutenez, “rock eta hip-hopaz bustitako lana da, reggae, funk edo elektronika tantatxoekin zipriztinduta”.
Kaserna taldeak Gelditu Da Denbora izeneko disko berria argitaratuko du datorren martxoaren 17an Taupaka Elkartearen eskutik. Bizkaitarren estudioko lehen lan luzea izango da, eta dagoeneko entzungai dago albuma irekitzen duen kantua, Irailak 11 izenpean.
Kaserna 2020an Bizkaian osatutako taldea da, taldekideek aurretik osatzen zuten Mr Pongo proiektuarekin amaitu ondoren. Adierazi dutenez, formazio aldaketak eta estiloaren garapen nabarmenak, proiektu berria osatzera bultzatu zituen taldekideak, eta honen guztiaren emaitza dira Kaserna eta bere Gelditu Da Denbora lana. “Rock eta hip-hopaz bustitako lana da, reggae, funk edo elektronika tantatxoekin zipriztinduta”.
Kostako Vibes eta Tiro Pun Ekoizpenak izan dira bideoaren ekoizleak, “Bermeon haien kaserna generala kokatuta daukaten musikagile eta bideo egile trebe eta nekaezinak”, nabarmendu dute. “Ikus-entzunezko lan honetan ederto jakin dute barnebiltzen gaiak eta soinuak eskatzen zuten krudeltasuna eta baita taldekideok berezko dugun umorea ere”.
Irailak 11 abestiaren bideoklipa Bilbon grabatu zuten pasa den urtarrilean, “hainbat lagun konplizerekin batera”. Taupaka elkartearen arabera, bideoklip hau Kaserna taldea eta haien Gelditu Da Denbora lana “ezagutzeko modu aparta da”.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian