Zuzeneko musika sustatzeko xedea duen programa da Artistas en Ruta, eta helburu hori betetzeko zuzeneko emanaldiak antolatzen dituzte musika aretoekin elkarlanean.
Olatz Salvador, Xabi Aburruzaga, Liher eta Zetak izango dira AIE erakundeak antolatzen duen Artistas en Ruta Estatu espainiar mailako zirkuituan parte hartuko duten talde eta bakarlariak. Proiektu honen helburua talentu berria publikoari hurbiltzea da. Gaur egun ezagunak diren hainbat talde eta bakarlari hartu dute parte programa honetan, horien artean daude Anita Parker, Ekiza, La Furia, Nøgen eta Kepa Junkera, besteak beste.
Salvador 2010ean hasi zen Skakeitan taldean teklatua jotzen eta koruak egiten. 2014an, berriz, bakarkako bideari ekin zion gitarra baten laguntzaz, han eta hemen kontzertu akustikoak eskainiz. Aurtengo urtarrilean Aho Uhal izeneko bigarren diskoa kaleratu du.
Xabi Aburruzagak 2019an Bost izeneko lana kaleratu zuen, ohi bezala hainbat gonbidaturekin kolaborazioan. 2020an Womex musika topagunerako hautatua izan zen, aurrez aurrekoa bertan behera geratu zen arren, online eskaini zuen kontzertua.
Liher taldeak 2020ko martxoan kaleratu zuen bere azken diskoa Hemen Herensugeak daude izenpean, taldearen hirugarren lan luzea da eta narrazioa eta ikus-entzunezkoak uztartzen ditu.
Zetak, Pello Reparazen proiektu jada ez hain berri hau aski ezaguna dugu. Vendetta taldearekin arrakasta handia izan ondoren, bakarkako bideari ekin zion Reparazek. 2019ko ekainean Errepidean lana aurkeztu zuenetik, bost milioi eta erdi bistaratze baino gehiago izan ditu.
Zuzeneko musika estatu mailan sustatzeko xedea duen programa da Artistas en Ruta, eta helburu hori betetzeko zuzeneko emanaldiak antolatzen dituzte musika aretoekin elkarlanean, hainbat hilabetez luzatzen diren zirkuituetan. Normalean bi fase egoten dira: bata urtearen lehen zatian eta bestea urtearen bigarren zatian. Fase bakoitzerako taldeak, estatuko ordezkari anitzek osaturiko epaimahai batek aukeratzen ditu aldez aurretik. Aurten fase bakarra egongo da, eta aukeratutako taldeek estatu osoko aretoetan aritzeko aukera izango dute urtearen hirugarren lauhilekoan.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian