Erakusketak martxoaren 31tik apirilaren 30era bitartean izango ditu ateak zabalik, Iruñeko Kondestable Civivoxeko patioan, eta jatorrizko obren kartoizko 22 erreprodukzio biltzen ditu.
LKN kale artistak sortutako azken lanen bilduma paratu dute Iruñeko Kondestable Civivoxeko patioan. Erakusketak martxoaren 31tik apirilaren 30era bitartean izango ditu ateak zabalik, eta jatorrizko obren kartoizko 22 erreprodukzio biltzen ditu. Honekin batera, artistaren gaineko erreportajeak biltzen dituen 17 minutuko bideoa ere ikusgai dago bertan.
Hala, erakusketa honetan bere lan adierazgarrienetako batzuk aurki daitezke: Osasuna taldeari buruzko marrazkiak, Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidentearen eta Bakartxo Ruiz EH Bilduko parlamentariaren arteko musua, edota Foruzaingoko bi gizonen arteko musua.
Bartzelonan Messiren eta Cristianoren arteko musua marraztu zuen Tvboy bezalako grafitigileen ildotik, artista anonimo nafar honek bere lanetan gaurkotasuneko uneak irudikatzen ditu. “Osasuna taldeko jokalariak, politikariak edota osasun langileak margotzen ditu, heroiak, santuak edo margolan ospetsuetako pertsonaiak bailiran”, azaldu du Iruñeko Udalak.
“Bere lanek gure hiriko artearekiko, zinemarekiko, tradizioekiko, ohiturekiko eta gune enblematikoekiko pasioa adierazten dute. Inoiz Bansksyrekin alderatu izan dute, grafitigile ingelesak hormaren eta edozein unetan suntsi daitekeen pinturaren arteko euskarri bat erabiltzen baitu”.
LKN erakusketa egunero egongo da zabalik goizeko 9:00etatik gaueko 21:00etara.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian