Taulara lehiaketak euskarazko antzezlan laburren sormena suspertu nahi du, eta aldi berean, antzerki munduko norbanakoei eta taldeei antzezlan laburrak garatzeko aukera berri bat eskaini. Maiatzaren 3ra arte egongo da proposamenak aurkezteko epea zabalik.
Udaberri honetako programazioaren barruan, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak antolatu duen berrikuntzetako bat da Taulara lehiaketa: formatu txikiko antzezlan eta bakarrizketentzako deialdi irekia, alegia. “Lehiaketa honek euskarazko antzezlan laburren sormena suspertu nahi du, eta aldi berean, antzerki munduko norbanakoei eta taldeei antzezlan laburrak garatzeko aukera berri bat eskaini”, azaldu dute.
Antzerki obra laburrentzako eta bakarrizketentzako plaza izango denez, formatu txikiko proposamenak izan beharko direla argitu du antolakuntzak, atrezzorik gabeak: antzezlanek gutxienez 15 minutuko iraupena izan beharko dute eta gehienez 20 minutukoa, eta euskara hutsean izan beharko dira. Lanaren gidoia edo emanaldi baten bideoa aurkeztu beharko dute 18 urtetik gorako interesdunek (oihaneder@oihaneder.eus helbidera bidalita), eta horretarako bost asteko epea izango dute, maiatzaren 3ra arte, hain zuzen.
Aurkezten diren proposamen guztien artean epaimahaiak hiru lan aukeratuko ditu, eta lan irabazle bakoitzak 600 euroko saria jasoko du. Aukeraketa burutzeko, epaimahaiak proposamenen kalitatea eta antzezgarritasuna, deialdi honetarako beren-beregi sortutako proposamena izatea, genero ikuspegia eta emakumeen eta 35 urtetik beherako gazteen presentzia hartuko ditu irizpidetzat. Aukeratutako hiru proposamen hauetako bat gutxienez, Arabakoa izango dela azpimarratu dute.
Hiru lan irabazleak ekainaren 18an aurkeztuko dira Oihanederren eta aurkezpen publikoa prestatzeko beste bost asteko epea izango dute irabazleek, ekainaren 15era arte. Aurkezpenean publikoaren saria (500 euro) jasotzeko aukera izango du hiru lan hauetako batek.
Oinarriak, hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian