Maria Rivero & Tribu Bandak emango dio hasiera zikloari arratsaldeko 18:30ean.
Bilboko Poltsiko musika programaren XVI. edizioa ostiralean hasiko da Bertendona institutuan. Orotara lau emanaldi izango dira, denak ostiraletan eta arratsaldeko 18:30ean.
Maria Rivero & Tribu Bandak emango dio hasiera ekimenari. “Kantari eta konpositore bizkaitarrak bakarkako lehen albuma aurkeztuko du, bere alderdirik intimoena azalduz”, azaldu du antolakuntzak.
Hilaren 16an Jesus Ayestaren txanda izango da. Bere gitarra akustikoarekin, eta zenbait abestitan grabatutako oinarriekin, bizkaitar musikariak berak sortutako kantuez osatutako kontzertua eskainiko du, The Eagles, Eric Clapton, Benito Lertxundi, Txomin Artola eta abarren bertsioekin tartekatuta.
Cristina Narea, Rafa Aceves piano jotzailea lagun duela, Bertendona institutura iritsiko da apirilaren 23an. Getxon bizi den konpositore eta kantari txiletarrak hainbat estilotako kantak eskainiko ditu: rock amerikarra, folka eta jazzaren harmoniak. Haren letrak poesiaz mintzo dira, beti giza eskubideen defentsari lotuta.
Ziklo honen hamaseigarren edizioa apirilaren 30ean amaituko da, Urbanetniko Trioren kontzertuarekin, Blas Fernandez bateria jotzailearen lehen lanarekin. Jazzaren eta hainbat musika estiloren arteko elkarrizketa da, hala nola rocka, funka, world music, latina eta abar.
Poltsiko musika programaren edizio hau Udalak kultura-sektoreari laguntzeko eta 0. kilometroko kultura bilbotarrei hurbiltzeko egin duen apustua berresten da.
Emanaldietarako sarrerak salgai daude jada, hemen, bost euroan. Gainera, ekitaldiaren egun berean, bertan ere eskuratu ahal izango dira.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian