Ipar Euskal Herriko hezkuntza publikoan euskara ikasteko eskubidea babestuko da aurrerantzean, euskara ikasteko sortutako gastuak ere finantzatuko dira eta diru laguntzei atea irekiko zaie.
Britainiako Paul Molac diputatuak sustatutako Eskualdeko hizkuntzen ondarea babesteari eta sustatzeari buruzko lege proposamenak aurrera egin du Parisko legebiltzarrean, aldeko 247 bozkarekin eta aurkako 76rekin, gobernuaren borondatearen kontra. Jean Rene Etchegaray Euskal Elkargoko presidenteak historikotzat jo du onartu den legea. Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok bere aldetik, “tamalez, gutxitan heldu izan dira Frantziako Asanbleatik gurea bezalako hizkuntzen aldeko berri onik, eta beraz, gaurko eguna historikotzat jo dezakegu”, adierazi du. Iazko abenduan Senatuan bozkatu zuten testu bera bozkatu dute oraingoan ere, aldaketarik gabe, eta, beraz, berehala promulgatuko da.
Onartu berri den legeari esker, hizkuntza gutxituen irakaskuntzaren eskaintza orokortuko da. Horrekin batera, hizkuntza gutxituetan irakasten duten ikastetxeak diruz laguntzea ere indartuko da. Gainera, eskola elebakarrak dituzten herrietako haurrak inguruko herri bateko ikastetxera joateko diruz lagunduko dituzte. Printzipioz, irailean Hiriburuko eskolan gertatutako bidegabekerien modukoei ateak itxiko dizkie erabakiak” adierazi dute.
Egoera gutxituan dauden hizkuntzen normalizazioan zutabe den hezkuntzari buruz lotutako neurriak izateari garrantzia eman dio Bilbaok: “Hemendik aurrera ez dira urrats nekagarriak eman beharko eskoletan murgiltze-ereduak abian jartzeko, eta berme juridikoekin egin ahal izango da. Horrek agerian jartzen du orain arte zer-nolako jarrera zentralista eta jakobinoa zuen Frantziako Estatuak”. adierazi du.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian