Lendia aintziraren inguruko proiektu performatibo eta kolaboratiboa da obra.
Elena Aitzkoa (Apodaka, 1984) artistak Lendia song izeneko lana jarriko du ikusgai apirilaren 22tik uztailaren 4ra bitartean, Bilboko Alondegian. Lendia aintziraren inguruko proiektu performatibo eta kolaboratiboa da obra eta sorkuntza garaikideari laguntzeko Babestu programaren barruan aurkeztuko du artistak. Kantuaren, ikus-entzunezkoaren eta dantzaren bidez, Aitzkoak ·agerian uzten du naturarekiko eta paisaiarekiko harremana, ikus-entzunezko kantutegi itxurako koreografia bat eraikiz”.
Artistaren sorkuntza-lanak ekosistema heterogeneo bat dira, eta ingurune gutxi-asko hurbileko elementu fisikoak eta emozionalak eta bizi-esperientziak dituzte oinarrian. Materiaren konfigurazio poetikoan jartzen du fokua eta sormen-energia, eta edertasuna hartzen du izakien arteko lotura elementu gisa.
Elena Aitzkoa, besteak beste, eskulturan, marrazketan, poesian eta performancean, eta zinemagintzan egiten du lan. Azken proiektuen artean, hauek nabarmendu daitezke: Zarza Corazon (2019), Valladolideko Museo Patio Herreriano; Paraiso Terrenal (2019) poemen eta txistuen biniloa; Nuestro amor nacio en la Edad Media (2018) filma, eta Headscarfs close to the Ground performanceen zikloa, Oslo Pilot-en esparruan egina (2016). Kolektiboki eta performancearen esparruan, nazioartean herrialde hauetan erakutsi du bere lana orain arte: Ingalaterra, Italia, Japonia, Txina, AEBak, Portugal, Norvegia eta Suedian.
Obra apirilaren 22tik uztailaren 4ra bitartean egongo da ikusgai Bilboko Alondegian, asteartetik larunbatera, 16:00etatik 20:00etara. Sarrera Doakoa izango da.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian