Azoka eta liburu aurkezpenak izango dira, apirilaren 23tik aurrera.
Liburuaren Nazioarteko Eguna hainbat ekitaldirekin ospatuko dute apirilaren 23an, Iruñean. Egun honekin bat eginez, Karrikiri elkarteak eta bertako dendek hiriko liburu azokan parte hartuko dute, “bertan euskaraz sortuak eta euskaratuak izan diren haur, gazte eta helduentzako liburuak topatuko dituzue eta gure sorkuntzen artean: Sarrionandiaren omenean egin berri ditugun oihalezko poltsak”, aurreratu dute. Honekin batera, hiru liburu aurkeztuko dituzte: Garen Hori, “Eusko Ikaskuntzako lehendakaria den Ana Urkiza idazlea izango dugu gurekin”. Fiesta eguzkia jaikitzen da, “Sanferminak Hemingway-ek ospetsu bihurtu zuen liburua euskaratua aurkeztuko dugu”. Amaitzeko, Egile berriendako literatur lehiaketa 2020 liburua aurkeztuko da eta saria irabazi dutenak bertan egongo dira.
Egitaraua
Garen Hori liburuaren aurkezpena Kondestablearen Jauregian izango da (Kale Nagusia, 2). Apirilaren 26an, astelehena, arratsaldeko 19:00etan.
Fiesta eguzkia jaikitzen da liburuaren aurkezpena ere Kondestablearen Jauregian izango da. Maiatzaren 10ean, astelehena, arratsaldeko 19:00etan. Koro Navarro itzultzaileak parte hartuko du Amaia Apalauzak gidatuta.
Egile berriendako literatur lehiaketa 2020 liburuaren aurkezpena Kondestablearen Jauregia. Maiatzaren 6an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan. Bertan, Julio Sotok, Saioa Alkaizak eta Sarai Roblesek parte hartuko dute. Uxue Reyk aurkeztuko du saioa.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian