Gelditu Da Denbora izeneko diskoa plazaratu zuen talde bizkaitarrak joan den martxoaren 17an. Taldekideek azaldu dutenez, “rock eta hip-hopaz bustitako lana da, reggae, funk edo elektronika tantatxoekin zipriztinduta”.
Kaserna taldeak Gelditu Da Denbora izeneko disko berria argitaratu zuen pasa den martxoaren 17an Taupaka Elkartearen eskutik. Bizkaitarren estudioko lehen lan luzea da, eta dagoeneko bigarren abestiaren bideoklipa aurkeztu dute: Esna. Martxoan Irailak 11 aurrerapen kantaren bideoklipa aurkeztu zuten.
Kaserna 2020an Bizkaian osatutako taldea da, taldekideek aurretik osatzen zuten Mr Pongo proiektuarekin amaitu ondoren. Adierazi dutenez, formazio aldaketak eta estiloaren garapen nabarmenak, proiektu berria osatzera bultzatu zituen taldekideak, eta honen guztiaren emaitza dira Kaserna eta bere Gelditu Da Denbora lana. “Rock eta hip-hopaz bustitako lana da, reggae, funk edo elektronika tantatxoekin zipriztinduta”.
Esna abestiaren bideoklipa Bermeon grabatu zuten pasa den otsailean, “abesti eder honen bideoklip honekin taldearen heldutasun musikala dastatu ahal izango dugu”, adierazi du Taupaka elkarteak.
Irailak 11 abestiarekin egin zuten bezala, oraingoan ere Kostako Vibes eta Tiro Pun Ekoizpenak izan dira bideoaren ekoizleak, “Bermeon haien kaserna generala kokatuta daukaten musikagile eta bideo egile trebe eta nekaezinak”, nabarmendu dute. Gainera, “oraingoan irudietan taldekideak agertu ordez, Jontxu Martinez Zarrabeitia aktorea ikusteko aukera izango dugu, hiru pertsonaia desberdin interpretatzen baititu.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian