Arretxek hiru hamarkada behar izan zituen indarrak bildu eta jasandako torturei buruzko lekukotasuna Intxaurrondo, la sombra del nogal liburuan jasotzeko. Gaztelaniaz egin zuen El Garaje argitaletxearen bidez, 2015ean.
1985eko azaroaren 26an guardia zibilak Jon Arretxe (Errenteria, Gipuzkoa, 1964 – Madril, 2017) ohetik altxarazi eta mendira eraman zuten; hondakinak jasotzeko erabiltzen diren plastikozko bi zakutan sartu, momia baten antzera biltzeko zintaz estutu, eta galdekatu egin zuten, behin eta berriz murgilaraziz burua ibai batean. Handik Intxaurrondora eraman zuten. Arretxerekin batera Idoia Aierbe, Manuel Bizkai eta Mikel Zabalza atxilotu zituzten, azken honen kasuan, hil arte torturatu zuten.
Arretxek hiru hamarkada behar izan zituen indarrak bildu eta bere lekukotasuna Intxaurrondo, la sombra del nogal liburuan jasotzeko. Gaztelaniaz egin zuen El Garaje argitaletxearen bidez. Lana argitaratu eta bi urtera hil zen idazlea, 2017an.
Lekukotasun gordin hori euskaraz jaso nahi izan dute orain, eta Inazio Mujika Erein argitaletxeko editorearentzat berandu ibili badira ere, garrantzitsuena da “lekukotasuna jada hemen dela, torturatuen hizkuntzan idatzia”. Mujikak aitortu duenez, ezustekoa hartu zuen liburua irakurtzerakoan, torturari buruzko lekukotasun bat jasotzeaz gain, liburuak balio literario handia duelako: umorea, zehaztasuna eta elkarrizketen bizia du, garai baten testigantza da eta gorroto alerik ez da. Bere aburuz, “nobela bat da, nahiz eta bertan kontatzen dena egia izan”.
Josu Zabaletak hartu du Arretxeren liburua euskarara ekartzeko ardura, “ez ditugu gauza guztiak euskaraz esan, baina ez gara isildu, esateko geneuzkan gauza guzti horiek gaztelaniaz edo frantsesez esan ditugu, hori dena normalizatu nahi badugu nolabait eta euskal gizarte bat eraiki nahi baldin badugu euskarara ekarri behar da. Gure memoria, gure historiaren errelatoa euskaraz egin behar dugu”, adierazi du itzultzaileak.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian