Denetara 33 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun programatu dituzte Arabako hainbat udalerritan.
Kaleko arteen Arabako plazetan zirkuituaren bigarren edizioa martxan da. Denetara 33 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun programatu dituzte Arabako hainbat udalerritan. Hauetan 21 konpainiak eskainiko dituzte euren lanak maiatzetik irailera bitartean.
Ana del Val Kultura Saileko foru diputatuaren ustez, “iaz, kultura berreskuratzearen alde egin genuen apustuan, antzerki, dantza eta zirku magikoko programa berri baten alde egitea erabaki genuen, Araban kultura ibilbide bat finkatzen eta prestatzen laguntzeko helburuarekin. Izan ere, horrekin arte eszenikoak lurraldean zabaltzea eta sustatzea lortzen da, eskari berriak aintzat hartuz eta eraginez, kaleko arteen ikuskizunen eskaintza herri guztietara helarazten dugu, eta, horrekin, tokiko sorkuntza sustatzen dugu arte eszenikoen esparruan, Arabako konpainiei euren lanak erakusteko aukerak irekiz. Nik gauza bat esaten dut beti zerbaiten bigarren edizio bat dagoenean: jarduera sendotuaren itxura hartzen zaio, eta hori da, zalantzarik gabe, gure helburua”, adierazi du.
Zirkuituaren lehen emanaldia pasa den larunbatean izan zen Langraiz-Okan. Hurrengoa, ekainaren 18an izango da, Legution, Tio Teronen Semeak talderen eskutik. Zirkuitua udalerri hauetatik ere igaroko da: Agurain, Aiara, Dulantzi, Amurrio, Aramaio, Arratzua-Ubarrundia, Artziniega, Berantevilla, Bernedo, Kanpezu, Eltziego, Harana, Iruña Oka, Kuartango, Bastida, Lagran, Guardia, Lantaron, Lapuebla de Labarca, Laudio, Leza, Okondo, Oion, Urizaharra, Erriberabeitia, Urkabustaiz, Gaubea, Eskuernaga, Iekora, Zambrana, Zigoitia eta Zuia.
Arabako Aldundiak, 33 udalek eta arte eszenikoetako profesionalak biltzen dituen Artekale Euskal Herriko Kaleko Arteen Elkarteak elkarlanean antolatu dute zirkuitua.
Ikuskizunei buruzko informazioa, hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian