2019ko apirilean, Euskal Herri osoa zeharkatuko du Korrikak, eta atzerako kontaketa hasi da. Gauzak horrela, AEK-n buru-belarri dabiltza prestaketetan, eta, besteak beste, 21. Korrika iragarriko duen spot iragarkia grabatzen ari dira hil honetan.
Spot-a beraren “protagonista”, extrak eta baita breakdance dantzariak ere ari dira bilatzen. Hitzordua Gasteizen jarri dute, Salburuan, irailaren 24an (astelehena) 18:00etatik 21:00etara. AEK-tik diotenez, 100dik gora lagun elkartuko dira bertan. Parte hartu nahi duenak esan@aek.eus helbidera bidali beharko du emaila bere datu eta argazki batekin.
You may also like
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Bilboko Kafe Antzokia, 30 urte euskara eta euskal kultura hauspotzen
-
Pello Reparazek sortutako ‘Xiberutikan Mendebaldera’ kantak jarriko dio doinua 24. Korrikari
-
‘Gabriel Arestiren Mandatua’ saiakera kalean da
-
Erdalduntze makina gelditzeko manifestazioa egingo dute gaur, Bilbon