Urriaren 6an, larunbata, 19:30ean, Telmo Esnal zuzendariaren Dantza filmak emago dio hasiera 40+1. Euskal Zine Bilerari.
Irekiera ekitaldia Loli Astorekak eta Aitor Abaroak aurkeztuko dute Lekeitioko Ikusgarri aretoan, Muntu antzerki taldearen laguntzarekin. Aurten, gainera, Begirada saria Kimuak-i emango diote, urteetan zehar euskarazko filmen hedapenean egindako lanagatik.
Kameratoia bestalde, Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean antolatua, asteburu honetako protagonista izango da. Gazteek 24 ordu izango dituzte euskarazko film laburrak egiteko eta igandean, arratsaldeko 17:30ean, Ikusgarri aretoan proiektatuko dira emaitzak, Ugaitz Alegriak aurkeztutako sari banaketa ekitaldian. Ondoren, 20:00etan, (H)emen gaude atalari hasiera emango diote, Maider Oleagaren Verabredung film luzea proiektatuz.
Datorren astelehenetik ostegunera bitartean berriz, film ugari proiektatuko dituzte Ikusgarri aretoan. Alde batetik, EZBko Lehiaketan aukeratutako 20 filmak. Bestalde, Begirada sariarekin omendutako Kimuak ekimenaren bitartez, urteotan EZBtik igaro diren filmen emanaldi eta solasaldiak izango dira. Eta azkenik, Zoom programaren baitako ekitaldi bi, Lekeitioko ikas-komunitatean zinemagintzaren ahalmen pedagogikoa landuz, Arropaineko Arragua eta Filmazpit-ekin elkarlanean.
Egitaraua hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian
-
‘Saharari Kantari 2026’ kontzertua antolatu dute otsailaren 28rako, Bilboko Euskalduna jauregian
-
Bilboko Kafe Antzokia, 30 urte euskara eta euskal kultura hauspotzen