Antolatzaileek iragarri dutenez, Arrakasta apartarekin agurtu da aurtengo Lekeitioko Euskal Zine Bilera.
Aurtengo edizioan Eider Eguren, Mikel Zumeta, Itziar Ituño eta Maider Oleaga izan dira saridunak erabakitzearen arduradunak. Epaimahai honek hogei lanen artean aukeratu behar izan du eta Film onenaren saria Pello Gutierrezek zuzendutako Zain filmak eraman du. Euskal nortasunaren topikoa humorez azaldu eta, prisma surrealista baten bidez, eraldaketa proposatzen duen filmak irabazi du 40+1. Euskal Zine Bilerazko Urrezko Antzarra eta 1.900 euroko saria.
Zuzendaritza onenaren saria, berriz, Miren Mujikaren Shell Phone filmak eskuratu du. Teknologia berriak erabiltzera behartuta ikusten den amama baten erronka kontatzen duen filmak 1.600 euro eta Zilarrezko Antzarra eraman du.
Gidoi onenaren saria, Igor Rezolaren Fabrika-k lanarentzako izan da. Bertan, lan-munduak mendebaldean bizi izan duen eraldaketa azaltzen da. Kontakizun honen bitartez, 1.600 euro eta Zilarrezko Antzarra eraman du film labur honek.
Era berean, aurten berrikuntza izan den Ikuslearen saria ere ezagutzera eman dute amaiera ekitaldian. Irabazlea Eukeni Arriortuaren Pastoreak izan da. Dokumental honetan, mendeetan barrena Euskal Herrian oso sustraituta egon den Artzaintzaren egungo egoera azaltzen zaigu. Berarentzat Zilarrezko Antzarra eta 750 euroko saria.
Arduradunek aurtengo balantzea eginda, batez besteko 100 ikusle izan ditu Ikusgarri zinemak lehiaketaren egun bakoitzean, “azken urteetan izan den kopuru handiena”, dela diote. “Nabarmena izan da igoera eta ikusleak gustura agertu dira formatu berriarekin”. Lehiaketaz gain egin diren beste ekintzetan ere parte-hartzea handia izan da eta “badirudi Euskal Zine Bileraren berrinterpretazioa izan den 40+1. edizio hau begi onez hartu dutela”.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian