Hemeretzi urte bete berritan eta hogeigarren edizioan begia jarrita, aurtengo Ostera berezia dator, ziklo berri baten iragarle. “Haize freskoa dator euskarazko sortzaileen aniztasuna eszenatokietan erakusteko asmoz”, aurreratu du Euskaltzaleen Topaguneak, ekimeneko antolatzailea denak. Publikoaren eta sortzaileen arteko konexioa plaza berrietan, formatu txiki eta handietan; Bizkaia osoan zehar zabaldu nahi du Udagoieneko Osterak herrialde horretan euskaraz egiten denaren uzta.
Eta euskarazko Kultur zirkuituaren aurtengo edizioan igarri dala hori dio Topaguneak; “zortzi emanaldi eta hamar sortzaile datoz Bizkaian zehar publikoari musikaz eta antzerkiaz gozaraztera. Euskaraz eta hurbiletik. Etxeko giroan”.
Euskaltzaleen Topaguneak, euskarazko zortzi emanaldi antolatu ditu, urriaren 27ik azaroaren 23ra bitarte, Bizkaiko antzoki banatan ikusi ahal izateko.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian