Iazko udan Iñaki Ortiz de Villalba (Betagarri) kantaria Andoni Matxainekin (Lauroba) elkartu zen abesti berri batzuk sortzeko asmoz eta hortxe hasi zen, hain zuzen ere, Modus Operandi taldearen egituraketa. Bien artean akordeak atera eta entseatzeari ekin zioten abestien hezurdura sortu arte.
Handik eta gutxira, Gasteizko abeslariak Vendetta taldeko Enrikko Rubiños eta Ruben Antonirekin egoteko aukera izan zuen eta bi musikariak proiektu berrian parte hartzeko animatu zituen. Julen Barandi (Izaro) eta Gonzalo Fernandez de Larrinoa (The Hot Wok) izan ziren taldera iritsi ziren azkenak. Kontatu dutenez, taldearentzako izen egoki bat bilatzea “odisea” bat izan zen izena jarri baino lehenago kantuak bukatuta eta estudiora sartzeko zeuden. Gonzalok bere aldetik, diskoa grabatu eta taldea utzi zuen.
Orain iaz sortutako proiektuaren emaitza dakarte, taldearen izen bereko diskoarekin: Modus Operandi.
Zatoz gugaz kantuak ematen dio hasiera hamar abestietako bildumari eta lehen 15 segundoetan taldeak argi utzi du bere musika irizpidea nondik doan: “bateria, gitarra, tronpeta eta tronboiaren jokoak lehen proposamena helarazten dio entzuleari: zatoz gurekin eta sartu gure zirimolan”. Dantzarako eta festarako gogoa eta bere inguruarekin letra konprometituak biltzen ditu diskoak .
Zuzenekoetan ska eta rock-a jai giroarekin eta engaiamenduarekin nahastu eta musikaren oreka bilatu nahi izan du taldeak.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian