Hamabi kantuz osaturiko diskoa dakar Iruñeako Lurpekariak seikoak. Itsasotik Iturrira (Gaztelopeko hotsak) izeneko bildumako abesti guzti hauek taldea beraren sorkuntza berriak dira liliak ihes izeneko bertsioa izan ezik.
Steve Coleman eta Matana Roberts aipatzen ditu taldeak bere lehen disko hau inspiratu eta posible egin dutenen zerrendan, baita Derek Bailey, Beñat Achiary, Maddi Oihenart, Fermin Goñi edo Iruñeko Gaiteroek ere. Ion Celestino (Tronpeta), Nerea Erbiti (Ahotsa) Ander García (Kontrabaxua), Javier Callén (Kontrabaxua) Daniel Lizarraga (Bateria) eta Israel Tubillejak (Bateria) osatzen duten seikoak, edo deskribatu dutenez, “simetria bitxiko bi hirukotea”, Charles Mingusen mezuak azal koloreak eta jatorriak gainditzen dituela ederki antzeman ditu. Jazza erreminta eta hizkuntza unibertsala bilakatzen da orduan, eta hari esker, euskal kultura, pentsamolde eta doinuen usadio zaharra, bizitoki duten gaurko Iruñeara, Euskal Herrira eta mundura ekarri dute pertsonala eta aurrerakoia den obra hau sortu ahal izateko.
Datorren hilaren 14an dute lehen zuzenekoa, Basauriko Social Antzokian.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian