Bi zatitan banatuta dator Leihotikan taldeak kaleratu berri duen Non zaude? izeneko diskoa: alde batetik Egoen Lehian izeneko erdia iaz ekoiztu zuten El Sotano estudioan. Bizientzat zein Hilentzat izeneko zatia berriz, aurtengo irailean grabatu dute K estudioetan.
Kantu landuak, zehatzak eta taldearen unibertso hori indartzen dituztenak direla diote Gor diskoetxekoek. “Punk-rocka eta hardcore melodikoaren arteko estilo zehatzarekin, bestelako estiloez ere blaitu dira diskoaren osotasuna aberasten duten erritmo erdiko abestiekin, energia, amorrua, indarra eta goxotasunik galdu gabe”.
Sei urte pasatu dira Iruñeako Leihotikan taldeak Harold, bere estudioko azken lana, argitaratu zuenetik eta 25 urte talde gisa ibilbideari ekin zionetik. Mende laurden horretan zortzi disko kaleratu dituzte.
Non zaude? Grabatzen ibili diren bitartean, Iruñeako musikariek ez dute zuzenekoak eskaintzeari utzi. Orain disko berria oholtza gainean defendatzeko garaia da. Abenduaren 1ean dute lehenengo hitzordua Oreretan, hilaren 8an berriz, Durangoko Ahotsenean izango dira.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian