Lesakako Musika Bandak omenaldia egingo dio, hilaren 23an, bere herriko Pepito Iantzi soinu jotzaile, konpositore eta Xey musika taldeko kidea izandakoari, bere jaiotzaren mendeurrenean. Horretarako herriko musika bandarekin batera, Golden Apple Quartet, Estitxu Arozena bertsolaria eta Maria eta Mikel Azpiroz dantzariak igoko dira Donostiako Viktoria Eugenia antzokiko oholtzara. Ikuskizun honetan parte hartuko dute baita ere, Iñigo Dominguezek, Beñat Mitxelenak, Antxon Gisasolak, Inma Sansebastianek, Jose Manuel Igoak, Josu Etxepetelekuk, Xabier Zabalak, Salbador Madariagak, Aitziber Irazokik, Dani Condek eta Estitxu Elgorriagak.
Pepito Iantzi. Beti Bizi izenpean eta bere musikan oinarrituta, ordu eta hogei minutuko ikuskizunean haren bizitzari buruzkoak ikus-entzun ahal izango ditu publikoak, musikan egin zituen lehen urratsetatik, ikasleekin grabatu zuen azken diskoraino.
Autobiografia moduan landuta dago ikuskizuna eta Iantzi beraren off-eko ahotsa baliatuz, Lesakakoaren bizitzako pasarteak kontatzen dira. Azalpenekin batera, hainbat irudi eta doinu tartekatuko dituzte.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian