Itziarren Semeak eta Glaukoma igoko dira oholtzara gaur, bihar berriz, La Furia eta Pikete Lerroa taldeek joko dute ordu berean.
Urtarrilaren 5ean zen egitekoa Ishot!u elkartasun jaialdia Arrasateko polikiroldegian, baina azken orduko tramite administratiboak zirela medio, bertan bera geratu da ekimena. Antolakuntzak sortutako eragozpenengatik barkamena eskatu eta ekimen hau babesten aritu diren musika talde zein gizabanako guztiei eskerrak eman nahi izan dizkie sare sozialen bidez. “Tamalez, ezinezkoa da epe motz zein ertainean aurreikusitako kontzertua bere horretan berriro antolatzea. Horregatik, dagoeneko kontzerturako sarrera eskuratu duten guztiei jakinarazten diegu ordaindutakoa bueltatuko zaiela”.
Bertan behera gelditu den jaialdiak orain arte sortutako gastuak estaltzeko eta elkartasun ekimenarekin baliabide propioekin jarraitzeko asmoz, ishot!u lelopean kontzertuak antolatu dituzte Arrasateko Gaztetxean asteburu honetarako. Horrela, gaur gaueko 22:30etik aurrera Itziarren Semeak eta Glaukoma igoko dira oholtzara, bihar berriz, La Furia eta Pikete Lerroa taldeek joko dute ordu berean.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian