(Argazkia: Gerardo Sanz)
Gabonetako jaiak amaitu eta berehala, Markeliñe konpainia aretoko bere ikuskizun berria Zornotza Aretoan estreinatuko du gaur: “JULIETAS, Romeo Circo”. Oraingo honetan, Bizkaiko konpainiak literaturako klasiko bat Romeo eta Julieta erabiliko du berriro ere, lan berritzailea eta garaikidea aurkezteko. Komediatik dramara doan ibilbidea, gaztetasunetik heldutasunera doan bidaia, zirkuaren eta antzerkiaren lengoaiaren bitartez.
Romeo eta Julieta narratzaileak airera botatzen dituen bi kapela dira. Hori da agertokian dauden bost antzezleek ikus-entzuleari bi kapela horien istorioa abian jartzen duen puntua. Trapezioak, zintak, uztaiak eta malabarrak maitasunaren, pasioaren eta bizitzaren ahultasunaren erritmora mugituko dira.
Esan bezala, estreinaldia gaur izango da eta konpainiak azaldu duenez, ez da kasualitatea izan. Zornotza Aretoak gaur 25 urte beteko dituelako eta rteurrena ospatzeko, hain zuzen ere, JULIETAS, Romeo Circo aurkeztuko du Markelinek. Horrez gain, Zornotza Aretoa, dagoeneko finkatuta dagoen konpainiaren ikuskizun gehienak lehen aldiz ikusi ahal izan diren gunea da. 2019an Markeliñe ere ospakizunetan egongo da, 35 urte beteko dituelako agertokien gainean.
JULIETAS, Romeo Circo
2019ko urtarrilaren 7an – 19:00etan
2019ko urtarrilaren 11n– 20:15ean
Zornotza Aretoa.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian