P6 Arte Eszenikoen Sortzaileen Elkarteak bultzatuta, Antzerki Arineko 7. jardunaldiak antolatu dituzte, martxoaren 29tik apirilaren 28ra bitartean P6ko hainbat gunetan.
Antolatzaileek azaldu dutenez, lehiaketan parte hartzeko aurkeztu behar diren antzezlanek gehienez 15 eta gutxienez 10 minutuko iraupena izan beharko dute, testuak estreinatu gabeak, eta jatorrizkoak, euskarazko edota gaztelaniazkoak eta gutxienez bi antzezlek parte hartu beharko dute; hortik aurrera, nahi beste.
Horretaz gain, antzezlanak areto txikietan antzezteko modukoak izan beharko direla nabarmendu dute eta honekin batera, ez dela audio ezta argiztapen sistemarik egongo. “Argiztapena eta audioa, aretoak daukana izango da edota eszenografiako elementuek eskaintzen dutena (Lanparek, linternek, mp3ek, sakeleko telefonoek…”.
Bukatzeko, gaia librea izango da parte hartu nahi dutenentzat.
Edizio honetarako hamar lan hautatuko dira, eta oraindik zehaztu gabe dagoen egutegi baten arabera, zenbait egunetan eta emanalditan zehar antzeztuko dira. Muntaia guztiek emanaldi kopuru bera izango dute. Café Bilbaok antolatutako Teatro Laburreko Sarien artean, muntaia horien barruan bat aukeratuko da.
Emanaldi bakoitzean bildutako diru-kopuruaren %80a taldeentzat izango da.
Lehiaketan parte hartzeko oinarriak hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian