Soinujoleren semea Bernardo Atxaga idazlearen eleberrian oinarritutako filma ikusi nahi dutenek apirilaren 12ra arte itxaron beharko dute Hego Euskal Herriko zinema aretoetan ikusi ahal izateo. Aurretik baina, Durangoko Azokan egin zuten aurrestreinaldia eta baita beste jaialdi batzuetan ere bai.
Fernando Bernues antzerki eta zinemagileak zuzendu du filma, antzerkian izandako harrera onaren ostean. Donostiako zuzendariarekin batera, Patxo Telleria ibili da zinemarako gidoia egokitzen eta musikaz berriz, Fernando Velázquez arduratu du.
Pelikulan parte hartu duten aktore nagusiak Aitor Beltrán, Iñaki Rikarte, Cristian Merchán, Bingen Elortza, Joseba Apaolaza, Mireia Gabilondo, Frida Palsson, Miren Arrieta, Laia Bernués eta Eneko Sagardoy izan dira.
Azaldu dutenez, “adiskidetasunari, traizioari eta indarkeriari buruzko istorio hunkigarria” da eta protagonisten hiru garai desberdinetan oinarritzen da: haurtzaroa, 20 urteko gaztetasuna eta 50 urte inguruko garaia, Euskal Herrian bizi izandako historia aztertzeko.
Bernardo Atxagak 2003an argitaratu zuen Soinujolearen semea eleberria.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian