Emakumezko Antzerkigile Amateurren 1. Topaketa antolatu dute datorren urtarrilaren 26 eta 27rako Bilborocken, goizeko 11:00etatik 14:00etara, sarrera librearekin.
2010ean lanean hasi zenetik, Teatro dell’Arte konpainia amateurrak arreta berezia eskaini dio emakumeari antzeztu dituen artelanetan. Halaber, eta horrekin bat etorriz, Mujer: Arte y Esencia izeneko eztabaidarako gune digitala sortu zuten. Bertan, hainbat egilek, emakumeak Artearen historian izan duen ekarpenari eta protagonismoari buruzko azterlanak eta gogoetak egiten dituzte, Arte Dramatikoaren historian, batez ere.
Prozesu horretan, Bilboko konpainia antzerkiko testuen idazketan zentratuz joan da, emakume egilearen lana, profesionala ez den munduan, batez ere, modu publikoan hautematen ez den arloetako bat delako, gehienetan hori egiteko aukerarik ez dagoelako, hain zuzen ere. Testuinguru horretan sortu da antzerkiko testuen emakume idazle amateurrei euren lanak erakusteko eta hedatzeko eta euren presentzia ikuspegi eta esparru ez profesionaletatik indartzeko aukera eman gura dien ekimena.
Topaketak Amaia Vega Diez, Daniela Bartolomé, Miren Sanz Fika, Rosane Mateo, Josune Velez de Mendizabal eta Cristina Romea egileak bilduko ditu, hauek euren antzerkiko testuen eta literaturan eta antzerkian egin duten ibilbidearen berri emango dute. Horrez gain, Agurtzane Intxaurraga dramaturgoak eta BarrikaHitza antzerki konpainia amateurreko emakume antzezleek idatzi duten eta 26an taularatuko den Troyanas antzezlan laburra zuzentzen duen Javier Liñerak ere hartuko du hitza.
Bestalde, hainbat antzerki taldetako kide diren Durangaldeko antzezle talde amateurreko kideek, Rosane Mateok idatzi eta zuzendutako Krisiak du errua! antzezlana eskainiko dute hilaren 27an. Foroa ikus-entzule guztiei dago zabalik, eta baita erakunde, erakusketa areto, antolatzaile, konpainia, kolektibo, antzezle amateur eta profesionalei ere. Hauetaz gain, literatura, antzerki eta arte eszenikoarekin erlazionatutako esparruetan lan egiten duten pertsonei ere zuzenduta dago. Eguzki Zubia antzezlea izango da ekitaldiaren aurkezlea eta dinamizatzailea.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian