47 ikuskizunez osatuta dago aurtengo Nafarroako Arte Eszenikoen Zirkuituaren programazioa. Bigarren edizio hau otsaila eta urria bitartean egingo da Nafarroako 30 herritan. Emanaldi guztiak Nafarroako Antzoki Sareko bazkide diren hainbat espazio eszenikotan izango dira.
Nafarroako Zirkuitu honek antzerkiari bultzada bat ematea du helburu eta horrekin batera, sareko espazioen ohiko programazioa aberastea.
Antzerki taldeen jatorriari dagokionean, zirkuituaren programazioaren erdia baino gehiago Nafarroako Antzerki eta Dantza taldeen ikuskizunek osatzen dute: Producciones Maestras, Fueradeleje, In Extremis, La Caja, Arantxa Villanueva Cía de Danza, Quiero Teatro eta Yarleku Teatro.
Hauek izango dira ikuskizunak: Producciones maestras taldearen Loco desatino ikuskizuna, hau Zangotza, Noain, Mutiloa, Azagra, Tafalla, Altsasu, Agoitz, Cintruenigo eta Ribaforada herrietan eskainiko da; eta Nafarroako Fueradeleje dantza-taldearen ¿Quién teme al lobo feroz?. Bigarren hau Lizarra, Valtierra, Mutiloa, Los Arcos, San Adrian, Lesaka, Viana, Lodosa eta Castejon herrietan eskainiko da.
Guzti horietaz gain, Bizkaiko Markeliñe antzerki konpainiaren Euria ere ikusteko aukera egongo da, besteak beste.
Egitarau osoa hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian