Artedrama Arte Eszenikoen Plataformak urteroko hitzordua abian jarri du, XIV. Euskal Sormen Laborategia; apirilaren 22tik 27ra bitartean, antzerkilariak eta sortzaileak elkarrekin egongo dira, arte eszenikoetako hainbat alor hobetzen eta tekniketan sakontzen, eskarmentu handiko profesionalek gidatuta.
Arte eszenikoetan euskaraz aritzen direnen topagunea da Aulestin urtero antolatzen dutena: aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizaleentzat zabaltzen den gunea. Artedramak azaldu duenez, “Euskal Herriko arte eszenikoetan murgilduta gaudenon arteko eztabaidak, jakintza eta elkartrukeak sustatzeko asmoarekin, astelehenetik larunbatera, 48 orduz guztira, bost irakasleren tailerrak prestatu ditugu”.
Artedraman bada denbora kezkatuta daudela, “gure arloan emakumeok dugun ikusgarritasun faltarekin… Baina, aski da, hasi behar gara etxetik, eta momentua da merezitako lekua emateko”. Horregatik, 2019ko edizioan, irakasle guztiak emakumeak izatea erabaki dute, euskal eszenan ekarpen ederrak egiten ari diren sortzaileak direla azpimarratu dute: Laida Azkona, Laura Penagos, Getari Etxegarai, Estitxu Zaldua eta Iraia Elias.

Euren ibilbidearen eta ikastaroen xehetasun guztiak hemen.
Hamalau leku besterik ez dauzkatela nabarmendu dute eta jendea animatu dute, ahalik eta azkarren, bertan izena ematen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian